Gida azkarra euskararen erabilera inklusiborako

Gida azkarra euskararen erabilera inklusiborako

Ondorengo gidan hitz askok euren menpean daramaten “genero kutsadura”-ri buruz hitz egiten da, nahiz eta euskararen idazkeran eta bere morfosintaxian hauek ez azaldu artikulu eta atzizkietan.

Era berean, euskarak bere baitan daukan androzentrismoari buruz hitz egiten da; zehaztuz zeintzuk diren itzulpen maskulino edota femeninoak ez dituztenak; beste hizkuntzetatik ekarritako kalkoek dakartzaten genero arrastoak ezagutaraztea edota hika, eta batez ere, toka-ren generalizazioari buruz hausnartzea, eta honi aurre egin diezaiogun eskaintzen diren proposamenak.

Azkenik, gida honetan gure egunerokotasunean ateratzen ditugun argazkiek beren baitan dituzten kutsu sexistak azalarazi nahi dira, androzentrismoaren eragin. Hori dela eta, amaieran, berdintasunaren eta aniztasunaren ezagutzaren balioetan oinarriturik dauden argazki eta irudi berriak proposatu nahi dira.

Gida osoa hemen:

https://www.ehu.eus/documents/2007376/10507176/Gida-azkarra-Euskararen-erabilera-inklusiboa.pdf/b3df870b-a282-23a0-efef-9545d45df775

Gaia:
KOMUNIKAZIOA ETA HIZKUNTZA
Testuingurua eta Euskarria:
Baliabide didaktikoak, Eskola
Top