Haurren kontsumo mediatikoa, gaitasun narratiboak eta balioen/kontrabalioen hautematea marrazki bizidunetan

Haurren kontsumo mediatikoa, gaitasun narratiboak eta balioen/kontrabalioen hautematea marrazki bizidunetan

Doktorego-tesiak haurren kontsumo mediatikoaren ohiturak identifikatzen ditu (telebista, Internet, ordenagailua, mugikorra, tableta eta bideokontsola), eta laguntza- eta kontrol-estrategietan, ikusmolde positibo eta negatiboetan eta Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailako ikasleen gurasoek gailuen eta, batez ere, Interneten erabileraren bitartez dituzten zailtasun eta erronketan sakontzen du, konpetentzia mediatiko eta digitaleko programak familien eta ikastetxeen egungo errealitatera hobeto egokitu ahal izateko. Bestalde, ikasleek komunikabideek helarazitako mezuei buruz egiten duten interpretazioan eta deskodetzean sakonduko du, zehazki, fikziozko edukiei buruz, hala nola haurrentzako marrazki bizidunei buruz. Ildo horretan, ebidentziak aurkezten ditu, agerian uzten dutenak horien ezaugarri den egitura narratibo edo ez-narratibo motak eragina duela mezu horien harreran, prozesamenduan, ulermenean, oroitzapenean eta oroipenean, 8-12 urteko ikasleen gaitasun narratiboari eta balioak/kontrabalioak hautemateari dagokienez, eta etapa horretan gaitasun horiek garatzen ari direla bete-betean. Azkenik, ikerketaren metodologian oinarrituta, proposamen didaktiko batzuk aurkezten ditu ikasleentzat, familientzat eta arlo psikohezitzaileko eta komunikazioko profesionalentzat, gaitasun narratiboen garapena sustatzeko eta, fikziozko eduki gogokoenen bidez, adingabeak balioetan eta kontrabalioetan hezteko.

Informazio gehiagorako:

Oregui-González, E. (2018). Consumo mediático infantil, habilidades narrativas y percepción de valores/contravalores en dibujos animados. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Gaia:
INTERNET ETA PANTAILAK
Testuingurua eta Euskarria:
Doktorego tesia, Mediatikoa
Top