Generoaren inguruko praktika onen dekalogoa

Generoaren inguruko praktika onen dekalogoa

Genero berdintasuna bultzatzeko hezkuntza  zertan datzan adierazten da 10 esalditan.

  1. Emozioak adierazteari garrantzia ematea eta ikasle guztiei horretarako tartea eta baliabideak eskaintzea.
  2. Norberaren desio eta nahiak errespetatzea eta balioestea.
  3. Estereotipoak deuseztatzea eta genero-tipikoak diren baieztapenak zalantzan jartzea, ikasleei pertsona izateko modu asko daudela erakutsiz eta hausnarketa galdera anitz bideratuz.
  4. Ikasle bakoitzaren interesak ezagutzea eta horien baitan adierazteko moduak ematea.
  5. Eskakizunak ikasle guztientzat berdinak ez izatea, norberaren erritmoa errespetatuz.
  6. Irakaslearen aldetik hezkidetzaren aldeko jarrera aurkeztea, genero bereizketek eragiten dituzten mekanismoez jabetuz eta irakaskuntza prozesuan generoaren perspektiba txertatzeko beharra bere gain hartuz.
  7. Irakasleak bere portaera ikasleen izaera eta ezaugarrien arabera erregulatzea.
  8. Generoari bereizkeriarik egin gabe ikastetxean bizitzea.
  9. Irakasleak hizkuntza neutroa erabiltzea eta pareko jarrerak sustatzea ikasle guztien aukera berdintasunerako eskubidea bermatzeko.
  10. Genero ikuspegitik behaketa aktiboa egitea eta beharrezkoak diren aldaketak planteatzea.
Gaia:
JARDUERA EGOKIAK
Testuingurua eta Euskarria:
Baliabide didaktikoak, Eskola
Top