Telebistako programen aukeraketa eta pertsonaia gogokoenen ezaugarriak telebista ikusterakoan: eboluzio eta sexu desberdintasunak

Telebistako programen aukeraketa eta pertsonaia gogokoenen ezaugarriak telebista ikusterakoan: eboluzio eta sexu desberdintasunak

Medrano, C., Cortés, P. A., Aierbe, A. y Orejudo, S. (2010). Los programas y características de los personajes preferidos en el visionado de la televisión: diferencias evolutivas y de sexo. Cultura y Educación, 22 (1), 3-20.

Doi: 10.1174/113564010790935196

Handle: http://hdl.handle.net/10810/31450

Ikerketa honen bidez, eboluzio eta sexu desberdintasunak aztertu dira telebista programen eta gustuko pertsonaien aukeraketetan erabilitako argudioak kontuan hartuta, 859 pertsonako lagin baten bidez (% 56,3 emakumeak eta% 43,7 gizonak). CH-TV.01-en bidez bildutako erantzun irekiak sailkatu ziren. Oro har, nahiz gizon, nahiz emakumeek telebistarako aisialdia bilatzen dute; umoredun pertsonaiak gustatzen zaizkie; hauek normalean gizon helduak izan ohi dira; eta fikzioa. Hala ere, desberdintasun batzuk topa ditzakegu adin-taldeen arabera. Honen arabera, nerabeek eduki positiboak, umorea eta marrazki bizidunetako pertsonaiak aukeratzen dituzte, pertsonai hauek lanbide zehatz bat landu gabe. Gazteek saihesteko programak (programas de evasión) aukeratzeko joera dute eta helduek, programa horietaz gain, lehiaketa eta informazio saioak aukeratzen dituzte. Bai gazteek eta bai helduek aukeratzen dituzten programetan pertsonaiek erakustarazten duten profesionaltasuna kontuan hartzen dute eta pertsonaia hauek normalean helduak edo adinekoak izan ohi dira. Generoari dagokionez, ez da desberdintasun nabaririk ageri; gizonezkoek eta emakumezkoek eduki positiboak eta dibertigarriak dituzten programak bilatzen dituzte. Emakumeek telenovela eta gizarte-ezaugarri positiboak aurkezten dituzten programak onesten dituzte eta gizonezkoek, ordea, kirol eta marrazki bizidunen aurrean lehentasuna erakusten dute.

Gaia:
INTERNET ETA PANTAILAK
Testuingurua eta Euskarria:
Aldizkari artikulua, Mediatikoa
Top