Nerabezaroa, autokontzeptua eta generoaren sozializazioa

Nerabezaroa, autokontzeptua eta generoaren sozializazioa

Maddi Berasategi Salsamendi psikologoak, gazte eta nerabeekin esku hartze sozio-hezitzaile arloan esperientzia handia duenez, Naroa Martos Sanchezek egindako eta Ana Aierbe Barandiaranek zuzendutako “Altas Capacidades Intelectuales, algo más que ser inteligentes: alumnas adolescentes con Altas Capacidades Intelectuales y su autoconcepto” Gradu Amaierako Lanari buruz hausnartzen du.

Genero-ikuspegia duen lan hau UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak ematen duen Fracisca de Aculodi Sarien VII. edizioan saritu da.

Lehen bideoan, nerabeen autokontzeptuaren mailan dauden antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzen dira.

Bigarren bideoan, Adimen-Gaitasun Handiko neska nerabeen autokontzeptuaz eta haien familiez hitz egiten da.

Hirugarren eta azken bideoan, Patricio José Ruiz Lázarok (1998) proposatutako “Promoviendo la adaptación saludable de nuestros adolescentes” esku-hartze programaren abantailak eta desabantailak deskribatzen dira.

Gaia:
ANIZTASUNA
Testuingurua eta Euskarria:
Baliabide didaktikoak, Eskola, Gradu amaierako lana, Ikus-entzunezko materiala
Top