Parte-hartzea etxeko lanetan

Parte-hartzea etxeko lanetan

Euskal Herrian eginiko ikerketa esploratzaile eta deskriptibo-konparatzaile bat proposatzen da, 9 eta 18 urte bitarteko 1651 pertsonako laginarekin (N=857 semeak eta N=794 alabak). Ikerketaren helburua seme-alabek etxeko-lanetan duten parte-hartzea analizatzea da, hauen influentziak eta ondorioak kontuan edukiz, batez ere, konpetentzia desberdinetan duten eragina behatuz. Lan honen ondorioak etxeko-lanei dagokienez, hurrengoak dira: 1) urteak pasa ahala etxeko lankidetza handitzen da arlo guztietan, besteek egiten dituzten lanetan izan ezik; 2) gurasoen hezkuntza mailak, sexuak, seme-alaben adinak, genero errolarekiko jarrerak eta klima familiarreko beste aldagai batzuk parte hartzen dute ondorio hauetan eta 3) seme-alaben sozializazio prozesu desberdinen garapena hobetzen laguntzen du. Seme-alaben etxeko lankidetzaren onurak eta hezkuntza inplikazio desberdinak jasotzen dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Maganto, J.Mª., Bartau, I. y Etxeberria, J. (2003). La participación de los hijos en el trabajo familiar. Revista de Investigación Educativa, 21(1): 249-269 (2003). Handle: http://hdl.handle.net/10810/31279

Gaia:
ERANTZUNKIDETASUNA
Testuingurua eta Euskarria:
Aldizkari artikulua, Familia
Top