Etxeko zereginen erantzukizuna hartzea

Etxeko zereginen erantzukizuna hartzea

Izenburua: Nork agintzen du etxean?
Autorea: Uxue Alberdi.
Urtea: 2017
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: ELKARLANEAN S.L.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Familian, eguneroko bizitzan sortu ohi diren egoerak eta eginbeharrak agertzen dira: Pirritx eta Porrotx komunean pixa egiten, Pupu eta Lore Porrotxi kargu hartzen, Marimotots txakurra ateratzen, txakurra pixagurarekin, etxea narrastuta, bazkaria ipintzen, atsedena hartzen, hondakinak ateratzen, erosketak egiten, arauak betearazten, erabakiak hartzen. Une eta zeregin horietan, familian bizitzeko, denen artean hatutako erabakien eta ardura hartzearen alde egiten da.
Genero berdintasunaren adierazleak: bizikidetza; etxeko zereginen erantzukizuna hartzea; inor ez baztertzea.

Izenburua: Lehenengo txangoa.
Autorea: Fina Casalderrey.
Urtea: 2006
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: Erein.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Gurutzek aroztegi bat dauka, eta Andrea biolin-jotzailea da. Alexen gurasoak dira, eta semeak lehenengo txangoa du gaur. Autobusean abentura desberdinak bizitzen ditu protagonistak. Ipuin honen bidez, Alexek eta bere lagunek erakutsiko dizute gizonak eta emakumeak gauza berberak egiteko gai direla.
Genero berdintasunaren adierazleak: etxeko zereginen erantzukizuna hartzea; genero estereotipoak baztertzea.

Izenburua: Un tractor muy, muy ruidoso [Traktore bat oso, oso zaratatsua].
Autoreak: Mar Pavón; Nívola Uyá.
Urtea: 2013
Lekua: Madril.
Argitaletxea: Cuento de Luz.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Ipuinak nekazaria den eta traktore gainean doan emakume baten etxerako ibilbidea kontatzen du. Bidean aurkitzen dituzten hainbat pertsonei arraroa egiten zaie emakume bat traktore baten gainean ikustea. Etxera iristean alaba eta senarra itxoiten ditu, afaria prest. Alabak berak ere handitan nekazaria izan nahi duela kontatzen dio amari.
Genero berdintasunaren adierazleak: elkar zaintzaren balioa; etxeko zereginen erantzukizuna hartzea; genero estereotipoak baztertzea.

Izenburua: La familia C [Z Familia].
Autorea: Pep Bruno.
Urtea: 2010
Lekua: Vigo.
Argitaletxea: Kalandraka.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Z familia, zirkuko giroa maite duen familia da. Irudimenaren poderioz, egunerokotasuneko ekintzak abentura bihurtzen dituzte. Errealitatea eta fikzioa nahastuz.
Genero berdintasunaren adierazleak: etxeko zereginen erantzukizuna hartzea; genero estereotipoak baztertzea.

Gaia:
IPUINAK
Top