Askotariko familia ereduak

Askotariko familia ereduak

Izenburua: Amar con los pelos revueltos [Ileak nahastuta maitatzea].
Autorea: Syrus Marcus Ware.
Urtea: 2015
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Edicions Bellaterra.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Alex gau erdian esnatzen da bere ahizpa jaiotzear baitago. Bere gurasoak ospitalean dauden bitartean, Alex bere osaben zaintzapean geratzen da. Osaba Marcosek ileko rastetan dituen apaingarriei buruz hitz egiten dio Alexeri eta pixkanaka lokartu egiten da.
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; elkar zaintzaren balioa; genero estereotipoak baztertzea.

Izenburua: De verdad que no podía [Benetan ezin nuela].
Autoreak: Gabriela Keselman; Noemí Villamuza.
Urtea: 2003
Lekua: Madril.
Argitaletxea: Kókinos.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Marc txikia ohean zegoen ezin loak hartu. Nahi bai baina ezin zuen; beldurrak zituen. Amatxok bere semearen beldurrei aurre egiteko hainbat estrategia pentsatu eta aurrera eramango ditu, baina ez dira nahikoak izango…
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; genero estereotipoak baztertzea.

Izenburua: Grufaloaren alaba.
Autoreak: Julia Donaldson; Axel Scheffler.
Urtea: 2017 (lehen aldiz 2004 urtean argitaratua).
Lekua: Madril.
ArgitaletxeaBruño.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Grufaloa bere alabarekin bizi zen kobazuloan, baso ilun eta sakon baten ondoan. Aitak alabari esana zion basora ez hurbiltzeko; Sagu Erraldoi Gaiztoak harrapatzea nahi ez bazuen. Alaba, ezin loak hartu zela, basora abiatu zen gau hotz batean, elurra mara-mara ari zuela. Beldurrik gabe, ausart, abiatu zen basora. Aurkituko ote zuen Sagu Erraldoi Gaiztoa?
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; genero estereotipoak baztertzea.

Izenburua: Mila bi etxetan bizi da.
Autoreak: Judith Koppens; Anouk Nijs.
Urtea: 2016
Lekua: Amsterdam.
Argitaletxea: Ttarttalo.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Milak bi egun aitaren etxean igarotzen ditu, aita eta txakurtxoarekin. Ondoren amaren etxera joaten da, beste bi egun igarotzera. Aita eta amaren etxean gauzak ez dira berdinak, baina bada gauza bat berdina dena bietan…biek izugarri maite dute Mila!
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; elkar zaintzaren balioa.

Izenburua: Nerearen argazki-albuma.
Autoreak: Mitxel Murua; Julen Tokero.
Urtea: 2006
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: Elkar.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Nereak zazpi urte bete zituen egunean, Pirritxek eta Porrotxek argazki albuma oparitu diote. Nerea argazkizale amorratua baita. Argazkiak ateratzen dituenean, bizitzaren instant bat jasotzen du Nereak. Argazki-albumean bere bizitzaren une asko gordetzen ditu beraz: une mingotsak eta une alaiak. Eta horiek guztiak gogoratuko ditu Pirritx eta Porrotxekin.
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; maitasun harremanak.

Izenburua: Tango iritsita, hiru dira.
Autoreak: Justin Richardson; Peter Parnell; Henry Cole.
Urtea: 2016
Lekua: Arre.
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: New York-eko Central Parkeko Zooko bi pingüino dira Roy eta Silo, biak arrak. Beti elkarrekin daude, kantuan, igerian… Zooko zaintzaleak, harri bat txitatzen ari zirela oharturik, arrautza bat ipini zien euren kabian. Tango jaio zen ondorioz. Tango, Roy eta Silo oso zoriontsuak izango dira eta elkar asko maitatuko dute. Egiazko historioan oinarritutako ipuina da.
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; elkar zaintzaren balioa; erabakitzeko askatasuna.

Gaia:
IPUINAK
Top