Gizarte- eta herritar-gaitasuna eta balioetan heztea Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-eraginkortasun handiko eta txikiko ikastetxeetan

Gizarte- eta herritar-gaitasuna eta balioetan heztea Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-eraginkortasun handiko eta txikiko ikastetxeetan

Azterlan honen helburua da balioetan oinarritutako hezkuntza (BH) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako eskola-eraginkortasunari lotutako faktorea den egiaztatzea. 1) Ikasleen gizarte- eta herritar-gaitasunaren (GHG) maila aztertzea, ikastetxearen eraginkortasunaren/sarearen, sexuaren, indize sozioekonomiko eta kulturalaren, jatorriaren eta etxean erabilitako hizkuntzaren arabera; 2) irakasleek beren ikastetxeetako BHari buruz duten balorazioa ezagutzea; 3) BHaren praktikak identifikatzea. Maila anitzeko erregresio-prozedura estatistikoen bidez, irizpideak betetzen dituzten 31 ikastetxe hautatu dira eraginkortasun handikotzat (15 ikastetxe) edo eraginkortasun txikikotzat (16 ikastetxe) jotzeko. Guztira, 2.819 ikaslek bete zuten Ebaluazio Diagnostikoan GHGaren maila neurtzeko balio duen proba, eta 212 irakasleri aplikatu zitzaien galdetegi bat (eraginkortasun handiko 131 ikastetxetakoak eta eraginkortasun txikiko 81 ikastetxetakoak). 59 elkarrizketa ere egin ziren, 31 Hezkuntza Ikuskaritzari eta 28 Zuzendaritza Taldeei. Eraginkortasun-maila handiko ikastetxeek puntuazio nabarmen handiagoak lortzen dituzte GHGan, eta bertako irakasleek positiboago baloratzen dute BHa baxukoek baino. Balioetan hezteko praktika erabilienak Hezkidetza Planarekin, Bizikidetza Planarekin eta, ikastetxe katolikoen kasuan, Pastoral Proiektuarekin lotzen dira. Ondorioztatzen da Bh ikastetxeen eskola-eraginkortasunaren beste faktore bat dela, jardunbide egokiak identifikatzen direla eta ikasleen sexuaren araberako jarduera estereotipikoa onartzen dela.

Informazio gehiagorako:

Azkarate-Morales, A., & Bartau-Rojas, I. (2026). Competencia social y ciudadana y educación en valores en centros de alta y baja eficacia escolar de la Comunidad Autónoma del País Vasco [Social and Civic Competence and Values Education in Schools with High and Low Level of School Effectiveness in The Basque Country]. Revista de Investigación Educativa, 44, 1-19.

Gaia:
BIZIKIDETZA ETA GURASOTASUNA
Testuingurua eta Euskarria:
Aldizkari artikulua, Eskola
Top