Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE), Espainia, eraginkortasun handiko eta txikiko ikastetxeetako irakasle-emakumeen eta irakasle-gizonen pertzepzioa
Sarreran, ikastetxeen eraginkortasunarekin eta hobekuntzarekin lotutako azterlanen berrikuspen teorikoa egiten da. Literatura zientifikoa baliagarria izan da galdetegi bat diseinatzeko, honako gai hauei buruz irakasleek dituzten pertzepzioak jasotzeko: hezkuntza-prestakuntzarako eta berrikuntzarako proiektuak eta planak, metodologia, aniztasunarekiko arreta eta ikasleen jarraipena, ebaluazioa, ikastetxearen antolaketa eta kudeaketa, lidergoa, eskola-giroa, familia-eskola-komunitatearen arteko harremanak, eta genero-sozializazioa. Guztira, 372 irakaslek baloratu dituzte galdetegiko itemak, 0tik 10era bitarteko Likert eskalan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraginkortasun handiko eta txikiko ikastetxetako irakasle-emakumeen eta irakasle-gizonen pertzepzioen artean aurkitutako aldeak nabarmentzen dira. Amaitzeko, azterlanaren mugak, etorkizuneko ildoak eta ekarpenak eztabaidatzen dira.
Informazio gehiagorako:
Oregui-González, E., Rodríguez-Miguel, S., Aierbe-Barandiaran, A., & Bartau-Rojas, I. (2026). Perception of teachers working in schools with high and low levels of effectiveness in the Basque Autonomous Community (BAC), Spain [Percepción de las profesoras y de los profesores de escuelas de alta y baja eficacia de la Comunidad Autónoma Vasca (CAV), España]. Revista Electrónica Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 29(1), 227–254.
- Gaia:
- HEZKUNTZA KALITATEA ETA HOBEKUNTZA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Aldizkari artikulua, Eskola

